Entebbe operazioa
Entebbe operazioa edo Thunderbolt operazioa Israelgo Defentsa Indarrek Entebbeko aireportuan (Uganda) 1976ko uztailaren 4an egindako bahituak erreskatatzeko misioa izan zen. Astebete lehenago, ekainaren 27an, palestinar eta alemaniar terroristek Parisa zihoan 228 eta 248 arteko bidaiari zeramatzan Air Franceko Airbus A300 bat Atenasen bahitu eta Entebberako, Kampalatik gertu, bidea hartu zuten. Lurreratu eta gutxira, israeldarrak ez ziren bidaiari guztiak askatu zituzten.
Read article

